Tortura Nonnahi

Komunikabideetan
dena estaltzen saiatu arren
jadanik alfonbrapean
hauts gehiegi ezkutatu dute
gudariak jipoitzea
ondo ordaindua dagoen sisteman
edonon agertzen zaigu tortura.

Hau ezustea!
Egia ez da albisteetan
ikusten duzuna.
Bertsio ofizialak
torturatzaileek emanak dira.
Ez sintesi, ez irentsi!
Garuna baduzu, ez ala bai?
Fisikoa edo morala
gaur dugu tortura nonnahi.

Gorputzak gorpu bihurtu arte
indarkeria erabiliz
presoak hartu, ihaurri,
eta ihauliak itzuli.
Zezen-plazan zezena hiltzea
baldin bada kultura
argi dago: Espainarrena da tortura.

Hau ezustea...!

Tortura kartzelan
Tortura emakumeengan
Tortura sexista
Tortura arrazista



Credits
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link