Hitz Egin

Bai, nik ere errezitatzen nuen
Bertolt bercht
Bidegabekeria salatzen nuen ozen
Dudarik ez,
Hitz jarioak zirikatzen
Zituen eta mingaina tutorretik
Ebaki zidaten
Eskuak libre hasi ziren idazten
Kitarra, lagun errebeldea jotzen
Eta berriz nere bila etorri ziren
Besorik gabe, ezgauzatu ninduten

Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.

Laister aldiz,
Behatzekin moldatu nintzen
Alferrik,
Hankondoak aulkian nituen
Baina begiradak salatzen omen
Begiak beleek xehatu zizkidaten
Nire izate hutsak zituen
Ikaratzen
Tiro-hotsa,
Belarriek ozta-ozta aditu zuten.
Norbaitek ahotsa
Altxatuko al luke?
Ordurako ordea
Den-denak mutu genituen

Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!

Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!
Hitz egin!
Hitz egin!
Adierazpen askatasunarengatik.
Hitz egin!



Credits
Writer(s): Miguel A. Campos Lopez, Fermin Muguruza Ugarte, Inigo Muguruza Ugarte
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link