Carpe diem

Oraina,
iraganaren ondorena.
Gerora iristeko, beharrezkoa.
Askotan bukatzea nahi,
eta bestetan bukatzea nahi gabe,
alde egiten duena.
Iragana,
orainaren zain dagoena.
Tristurak eta pozak
ekartzen dizkiguna.
Tristurak eta pozak,
oroimenak gogoan
tristurak eta pozak,
oroimenak iraganean,
orainaren zain dago.
Geroa,
beti beldurtzen gaituena.
Ezer jakin gabe, misterioa.
Proiektuz betea
desioz gainezka.
Denboraren oraina bihurtuko dena.
Carpe Diem ohiukatu,
atzera ez begiratu.
Carpe Diem ohiukatu,
denataz ahaztu.
Carpe Diem ohiukatu,
atzera ez begiratu.
Carpe Diem ohiukatu,
denataz ahaztu,
momentua bizitu.



Credits
Writer(s): Alaitz Telletxea Tolosa
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link