Norabide gabe

Zalantza ohitura bihurtu da
bidegurutzez betetako
bidaia honetan.
Galdu nauen labirintoa
nin neuk eraiki nuen.

Neurriz kanpoko garrantzia
orainaren plazer hutsal,
antzu eta laburrei.
Zuhurtasuna saldu nuen merke,
bi algararen truke.

Norabide gabe,
uste sendoen beharra dut sumatzen,
ilusioa herdoilak jate
ikusi baino lehen.

Norabide gabe
oreka galtzen ari naiz etengabe.
Oinkada irmo bat hobe,
motelagoa bada ere.



Credits
Writer(s): Benat Igerabide Etxebarria
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link