Iluna denerako

Kantaita bat ene ezpainetan,
Artizarra keinuka zeruan,
Zure lehen loak hartu zaituenean
Zer ote da zure gogoan?

Ixuria izan zara
Bizitzaren ibar honetara;
Zure zara gure zala eta
Asmo berrien haragia

Nigan bada zuretzat egina
Iluna denerako aterbea;
Zu izango zara bihotzean den
Suarentzako erretxina



Credits
Writer(s): Benito Lertxundi Esoain
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link