Musikari - Iheskari - Gau Iluna

Hi gizon musikari
hator honuntza
eta jo ezak
zerbait martxoso ta alaia
hi gizon musikari
egin burrunda
jilak benetan
pizten dituen hoietakoa

Guretzat bost axola
hik gaizki jotzea
arrantzak botatzea
ta desafiatzea
samia apurtzea
edo hainbat titulu edukitzea
bakarrik nahi duguna duk
atera txapa hotsa
to trago txanpan hotza
utzi etxean lotsa
dantzan jarri arte hontza

Haseran zegoen bai
lanerako prest etorri zen
taldeko arauak onartuz
ekin zion lanei lehenbailen
baina txikiaren patua
nik ere izan nahi dut altua
nahi ta ezina tontua
bi hankak lurrean behar dira

Irristatzeko arriskurik gabe
buru ta hankak lurrera begira
goiko haizeak txoratzen haute
sasi lagunei jakintsuei
izan iheskari iheskari
aholkuei ta bekaitzei
izan iheskari iheskari

Nor da hori
zer egin du
hik uste baino
gehiago lortu
baina lasai denborak bai
bakoitzak bere leku

Lehenago
eroitzen duk
gezurtia errena baino
eta ikusi
nahi ez duenak
izaten ditu
begietan laino

Itsuak inoiz ez du esperantzarik
gau iluna
argitzen noizbait hasi



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link