Zapalduen Olerkia

Izan zirenei
Gaur garenari
Eta izango direnei
Zapalduen Olerkia

Herri ikustezin hontan
Itzalekin jolasten
Neu izaten saiatzen
Geroa margozten

Nire ezintasun denak
Behin da berriz kantatzen
Egunsentia hurbilao sentitzen

Denok ez dugu berdin
Kontatzen istoria
Zaila da ulertzea
Bestearen egia

Baina kantatu nahi dut
Zapalduen olerkia
Estalita duten samin guztia

Ohe hutsei, amaren malkoei
Lapurtzen diguten denbora iheskorrari
Burdin hotsei, aitaren beldurrei
Sufritzen dugunoi!

Txikitatik entzuten
Zer izan behar garen
Indarrez inposatuz
Zer maitatu behar den

Baina kantatu nahi dut
Zapalduen olerkia
Estalita duten samin guztia

Lagun minei, bakardadeari
Bizigabe utzitako une bakoitzari
Izan zirenei, gaur garenari
Izango direnei

Esaidazu laztana
Dena aldatuko dela
Bihar ere nirekin egongo zarela
Eta ondorengoek
Ez dutela sekula kantu hau kantatuko
Malkorik botako, esan maitea

Esan laztana
Entzun nahi dudana
Esan laguna

Istripuei
Berri txarrei
Bidean galdu ditugun lagun guztiei
Gugatik dena eman dutenei
Askatasun, zuek!
Haizeari

Haizeari!
Zuei!
Eh!



Credits
Writer(s): Jon Mikel Arronategui Azurmendi, Eã‘aut Elorrieta Larrucea, Beã‘at Serna Elorrieta
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link