Herri Txiki Zahar Honetan

Herri txiki zahar honetan,
Scalextric erraldoia,
Mendien bihotza zulatzen,
Porlanezko kamioiak.

Herri txiki zahar honetan,
Etxetik bota dituzte,
Kreditua ezin ordainduz,
Aita, ama ta bi ume.

Herri txiki zahar honetan,
Isilik nahi gaituzte,
Baina kantatuko diegu,
Libre izan arte.

Herri txiki zahar honetan,
Erdaraz etengabe,
Egunero, todos los días,
Euskaldunon kalte.

Herri txiki zahar honetan,
Kaiolan sartzen zaituzte,
Gure ametsak kondenatuz,
Euren mehatxuen menpe.

Herri txiki zahar honetan,
Isilik nahi gaituzte,
Baina kantatuko diegu,
Libre izan arte.

Herri txiki zahar honetan,
Korbatadun putreak,
ERE ta ERE ari dira,
Betetzen haien patrikak.

Herri txiki zahar honetan,
Kulturantzako laguntzak,
Makrojaialdi ta antzekoetan,
Gastatzen dituzte gehienak.

Herri txiki zahar honetan,
Isilik nahi gaituzte,
Baina kantatuko diegu,
Libre izan arte.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link