Libre

Hil ostean birsorturik,
zilbor-hestea mozturik,
berriz munduratu nahi dut
baina zu barik.
Maitasunez hil baino lehen,
utzi libre!
Traizio lasai bat egingo dizut:
zeruan enarak ikusi ditut,
segitzeko deiak aditzen ditut.
Noan libre!
Ezinezko ametsek batu gintuzten
eta ikusi ditugu egi bihurtzen
elkarrekin.
Besoak zabal-zabalik,
zazpi malko jausi zaizkit
erditze-ura bezala
begietatik.
Lur agortu hauek utzirik,
airera abandonaturik,
libre!
Traizio lasai bat egingo dizut:
zeruan enarak ikusi ditut,
segitzeko deiak aditzen ditut.
Noan libre!
Eta naizen bezala maite banauzu
ez zaizkidazu orain hegoak moztu;
berandu da.
Hegoak zabal-zabalik.
Heriotz-kanpaiak entzuten ditut,
adio kantu hau eskaintzen dizut.
Hegan egin,
libre!
Hegan egin,
Libre!



Credits
Writer(s): Uxue Alberdi Estibaritz, Benat Serna Elorrieta, Enaut Elorrieta Larrucea
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link