Hemen gaude

Agian hasieran bertan
Ekibokatu ginen
Mundura
Euskaludun sortzean
Eta gero
Gero ez genuen
Iraultzaren borrokatik
Apartatzen
Apartatzen jakin

Esna-kantu bat abestu genion
Sehaska hutsari
Eta goiz batez El Puertoko kartzelean
Esnatu ginen

Maite genituen gauzengatik
Erori ginen preso
Baina gure maitasune oraindik
Ez dago preso

Zorionez edo zorigaitzez
Aunitz ekibokatu
Ekarri
Ekarri gintuzten
Deserriko azken ipurdi honetan
Bizi edo hiltzera
Eta bizi hestu ia mirari gainbizi gara

Eta bizitza ez da guretzat
Egundo izango
Lehen zen bezalakoa
Harrezkero

Maite genituen gauzengatik
Erori ginen preso
Baina gure maitasuna oraindik
Ez dago preso

Maite genituen gauzengatik
Erori ginen preso
Baina gure maitasuna oraindik
Ez dago preso
Ez dago preso



Credits
Writer(s): Jose Angel Sarrionandia Uribelarrea, Eã‘aut Elorrieta Larrucea
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link