Gogoan

Agur esan zenidan gau ilun horretan
Itzalak nire aurka jarri ziren
Herri zikin hontako bazterretan zehar
Beldurrek besarkatu ninduten

Bakardadearen sustraiak erraietan
Etengabe joan ziren zabaltzen
Lotsa galdu nuen taberna lohi hoietan
Oroimenak saihesten

Beste behin ohiko jarrera etsikorrak
Zapuztu ditu nire nahiak

Geroztik gogoan zaitudan bakoitzean
Gogor astintzen ditut kaleak
Burua galtzen dut egunsentia heltzean

Erruaren bidean ezagutu nuen
Bizitzaren aurpegi zitala
Iraganaren kontrako borroka honetan
Damutuentzat errukirik ez da

Beste behin iraganaren mamuak
Bueltatu dira nire ondora

Geroztik gogoan zaitudan bakoitzean
Gogor astintzen ditut kaleak
Burua galtzen dut egunsentia heltzean
Koldartzen ez nauen labarraren ertzean
Ta nire kanturik ederrenetan
Ukatzen dudan arren zutaz oroitzen naiz

Geroztik gogoan zaitudan bakoitzean
Gogor astintzen ditut kaleak
Burua galtzen dut egunsentia heltzean
Koldartzen ez nauen labarraren ertzean
Ta nire kanturik ederrenetan
Ukatzen dudan arren zutaz oroitzen naiz



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link