Itsasoratu Ahizpa

Gurtzen ditut arrebak
bai eta anaiak
maite dut sendi osoa
nola ez gurasoak.

Gehiago egin eza
hortan det damua
faltatzen direnean
orduan malko antzua.

Mundura ekarrita
ordaina purrusta
galdera begiluzeei
erantzun gezurra
gauak luzeak haiek
guretzat laburrak
bizi osoa zaintzen
gu itsu maltzurrak.

Seme gaiztoena ere
defendituko du
auzoko baten aurka
nahiz fedea saldu.

Mundura ekarrita
ordaina purrusta
galdera begiluzeei
erantzun gezurra
gauak luzeak haiek
guretzat laburrak
bizi osoa zaintzen
gu itsu maltzurrak.

Noizbait ere anaien
artean elkar-hartuta
ukatu egin da aita
barkaezina.

Zabaldu da bihotza
guraso kuttunei
ezer gutxikin ere
beti konforme ta alai
badu zerbait sendiak
muxu ta berua
elkartuta badago
ementxe bertan du zerua.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link