Jauzten den Mailua

Gabiltza alferrik
mundu hau zuzendu nahirik
dena dago eginik
badoa jarritako hildotik.

Ezin da ezer aldatu
eta gure patua da sinatu
denak berdin behar du
eta gure sinoak marka gaitu.

Kondaira aldatu nahi
ideal bati sutsu jarraituz
baina gu, gaude jadanik
kurpil zoroan erabat sartuz.

Ezin da ezer aldatu
gure patua da ia sinatu
denak berdin behar du
ta gure sinoak marka gaitu.

Ezin onartu inoiz fatalisten teoria, inoiz, inoiz
ezin egon horma eta ezpataren artean, inoiz
aske jaio ginen ta aske nahi det jarrai.

Kondaira idatzi behar da
urrats bakoitza bera aztertuz
pauso orien arrastoak
gure bizitza aldatzea lortu ta indartuz.

Patua geuk sinatu, fatalismoa geuk deuseztatu
sinoa geuk markatu
itxaropenak zer esan eta egin badu.

Eragina du bai,
eragina du bai
esperantzak eragina badu.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link