Garun Antzuen Festa

Garun antzuen festa hasi da eta
Bozgorailutik entzuten dira
Zarata ergelak mezu hutsen artean
Zentzurik gabeko kantu ustelak

Soinuaren zirrararekin batera
Ideiak dira soberakinak
Mugimenduak dirauen bitartean
Amua irensten du arrainak
Eta zer?
Kanpoaldeaz baztertzen bagara?
Hauxe ez
Da pentsatzeko garaia

Festa
Hasi da garun antzuen festa
Bertan atzera bueltarik ez da
Obedientziaren mesedetan

Festa
Hasi da garun antzuen festa
Bertan atzera bueltarik ez da
Obedientziaren mesedetan

Pasibotasunaren lema
Berriz kantatzera goaz
Hauxe ez
Da pentsatzeko garaia

Ezinegonaren eragin bortitza
Zainetan zehar zabalduz doa
Ta bitartean onespenaren printzak
Urratzen ditu gure erreguak

Festa
Hasi da garun antzuen festa
Bertan atzera bueltarik ez da
Obedientziaren mesedetan

Festa
Hasi da garun antzuen festa
Bertan atzera bueltarik ez da
Obedientziaren mesedetan

Jarraitu dantzan
Begiak itxita
Altxairuzko ukabila zetaz jantzi baita

Jarraitu dantzan
Oihalaren atzean
Korronteak daramatzan oihuen artean
Gutxinaka hondoratuz doa kontzientzia

Festa
Hasi da garun antzuen festa
Bertan atzera bueltarik ez da
Obedientziaren mesedetan

Festa
Hasi da garun antzuen festa
Bertan atzera bueltarik ez da
Obedientziaren mesedetan



Credits
Writer(s): Alain Beraza, Ander Basañez, Iker Maguregi, Jon Maguregi, Joseba Aparicio, Xabier Torralba
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link