Oihan Sakonean

Pauso mugatuak eman ditut
Ideien oihan sakonean
Zalantzen talka sentitu egin dut
Iparraren bila nenbilenean

Eta baso ilunean lokatz artean gabiltza
Argiaren bila
Eta baso ilunaren zoru hezean gabiltza
Argiaren bila

Neuronak piztuta
Zentzumenak martxan jarri dira
Bihotzaren taupadak ate joka
Sormenari deika

Pauso mugatuak eman ditut
Erlojuen horratzak entzuten
Akorde galduekin jolastuz
Hitzen artean nahiak asetzen
Doinuaz astindu zure zama
Erritmoaz hornitu desioak
Sentitu musikaren zirrara
Erraietan zehar

Neuronak piztuta
Zentzumenak martxan jarri dira
Bihotzaren taupadak ate joka
Sormenari deika

Oihan sakonean

Aske izateko gai gara

Oihuka, kantuz, musika altu ipini
Nork jarriko ditu mugak gure sormenai?
Ez al dira etorriko gaur musak?
Itxoingo ditugu dantzan
Saiatzen behintzat
Guretzat, hauxe da ba bizioa
Eta musika gure kabi ta dildoa
Ildoa, xakitzen duen jaiotza
Soinudun masturbazioan
Sortu kantak, galdu lotsak

Hotsak, entzuten dira basoan
Etorri! Gure akelarrera!
Sortzaileen gordeleku, ez izutu
Gozamena bakarrik dugu helburu
Buruz, buru, bi buru bero
Ero danak bilduz gero: problem zero!
Bila nazazu galdurik gauero
Musikak eramaten nau egunero

Neuronak piztuta
Zentzumenak martxan jarri dira
Bihotzaren taupadak ate joka
Sormenari deika

Pauso mugatuak eman ditut
Ideien oihan sakonean



Credits
Writer(s): Xabier Torralba Goitia, Ander Basanez Olivares, Jon Maguregui Luzan, Iker Maguregui Luzan, Alain Beraza Libano
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link