Bidean Aurrera

Aita zor dizut bizitza, amari beste
Zuen irakaspenek egin nauten nor naizen
Amaren indarrak eta leialtasunak
Zure jaiotzetikako maitasunak

Lagun arteko liskarrak, umekeri ta borrokak
Malko artean jasotako besarkadak
Umetan inozoa, nerabezaro zoroa
Harrokeriaz beteriko gaztaroa

Negarrez hasitako bizitza bat!
Uooo-ooo-ohhh
Akatsez jositako bidean aurrera
Uooo-ooo-oo
Negarrez hasitako bizitza bat
Uooo-ooo-ohhh
Oztopoak gaindituz bidean aurrera
(Bidean, bidean!)
Bidean aurrera!

Maldan gora bizitza, barne borrokak hitza
Iparrean galduta bizitzaren giltza
Ukabilean estutuz lehertzear bihotza
Urtez-urte, aldez-alde balantza

Ikastola garaietan otsoen antzera
Kalean taldean, leial izaeraz
Zuek izan zineten, gaur gu gara!
Maitasuna, memoria familia

Negarrez hasitako bizitza bat
Uooo-ooo-ohhh
Akatsez jositako bidean aurrera
Uooo-ooo-oo
Negarrez hasitako bizitza bat
Uooo-ooo-ohhh
Oztopoak gaindituz bidean aurrera
(Bidean, bidean!)
Bidean aurrera!



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link