Ametsak

Saiatu naiz, hitzetan, nire barruak husten
Gorrotoan maitasun zantzuak nabarmentzen
Galdu duzuna, galtzeko gai etzinena
Kontraesanen joko honen asmatzailea

Gau amaigabeak, zugan pentsatzen
Egun argietan ere, zurekin amesten

Konturatzean, zure ametsak geltokia uzten duen trenaren antzean!
Ortzi muga, zeharkatu eta bularra estutzen duen ezinean bihurtu direla!

Gezurren laberintuan galduta bat-batean
Beldurren artean, ispiluaren aurrean
Atzera bueltatzea aukera bat ez denean
Dena emateko prest, ezer ez daukazunean

Gau amaigabeak, zugan pentsatzen
Egun argietan ere, zurekin amesten

Konturatzean, zure ametsak geltokia uzten duen trenaren antzean!
Ortzi muga, zeharkatu eta, bularra estutzen duen ezinean bihurtu direla!

Gau amaigabeak
Egun argietan ere
Zugan pentsatzen
Zurekin, amesten!

Konturatzean, zure ametsak geltokia uzten duen trenaren antzean!
Ortzi muga, zeharkatu eta, bularra estutzen duen ezinean bihurtu direla!

Urteetan zehar, zurekin batera zulo ilunenetan sortutako oroitzapenak!
Erabaki bat, erotasunera!
Hain barruan zenuen piztia askatzera!



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link