Txaran

Norabide gabe goaz
Ezkerretik eskubira
Argirik gabeko gauan
Heroi bat bilatu nahian

Orojaleen antzera
Iritzi oro barrura
Zein izan zinen ahaztuta...

Nork esan ote zigun
Zer zen askatasuna?
Zalantzan jarri gabe
Onartu genuena

Nor, nori, nork-tasuna da
Ezezaguna zaiguna
Nor izan ginen ahaztuta...

Nork esan ote zigun
Zer zen askatasuna?
Zalantzan jarri gabe
Onartu genuena
(...)
Norabidea hartuta
Argituko dut bidea
Ni izango naiz behar dudan
Gaueko heroi bakarra



Credits
Writer(s): Tross Ta Petri
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link