Berri

Ezer ez pentsatu nahi
Mundutik ihesi
Barne ongizatea
Bilatuz tristeki

Betiko abestiak behin eta berriz
Beroa ematen dio kaleko hotzari

Garagardo baten azalean
Hustutzen ari naiz bihotzean
Aurkitzen ditudan ustegabekeri eta ametsak

Nola izan da posible
Osotasun hontan
Hainbeste zulo beltz handietan erortzea?

Batzutan 14ra, edo 15era
Berdin du nora baldin bada bidaiatzera

Bizitzeko lasai
Ezer ez konpondurik
Babesleku txiki hau

Bizitzeko lasai
Ezer ez konpondurik
Babesleku txiki hau

Garagardo baten azalean
Hustutzen ari naiz bihotzean
Aurkitzen ditudan ustegabekeri eta ametsak



Credits
Writer(s): Tross Ta Petri
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link