Maiteaz Galdezka

Herenegun goizetik
maitea zen hila
kalera irten nintzen
jainkoaren bila
berekin aurrez aurre
esplika zedila
behingoz utz zezala
zeru goi txila.

Zutaz, maite
egina dut galde
zutaz, maite
egina dut galde.

Bakardade handi bat
neukan bihotzean
negar egiten nuen
zutaz oroitzean
galdera egin nion
jaunari hotzean
gizonok nora goaz
mundutik hiltzean.

Zutaz, maite
egina dut galde
zutaz, maite
egina dut galde.
zutaz, maite
galdera egin nuen
bainan jainkoak
ez zidan erantzun.

Orduak pasa ziren
ezer ez nuen entzun
nik ez dakit, maitea,
konprenitzen duzun
arratsaren ilunak
eguna bildu zuen
jainkoak inondik
ez zidan erantzun.

Zutaz, maite
egina dut galde
zutaz, maite
egina dut galde.

Zutaz, maite
egina dut galde
zutaz, maite
egina dut galde.

Etxeruntz nindoala
pentsatutzen nuen
jainkoa ez da bizi
gizonen ondoan
urruti zegok hura
han bere zeruan
gu bakarrik utzirik
umezurtz munduan.

Zutaz, maite
egina dut galde
zutaz, maite
egina dut galde.
zutaz, maite
galdera egin nuen
bainan jainkoak
ez zidan erantzun.

Zutaz, maite...
Zutaz, maite...
Zutaz, maite...
bainan jainkoak
ez zidan erantzun.



Credits
Writer(s): Xabier Lete
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link