Bizitzaren legea

Nik gurasoengandik
ikasi dut
gaur dakidana
eurek eman ziguten
hutsaren truk
zeukaten dena.

Nik seme naizenez
neure garaian
aita bezala
berdin, ondorengoei
emango diet
dudan guztia.

Bizitzaren legeak
hala jarraitu
behar du
ez dezala apurtu
inork
bedi horrela.

Eta gurasoa
ahalegintzen da
errezten bizia
bera dago hezia,
bainan gazteak
nahi du eroriz
izan hezia.

Nik, neuk biziaz
ikasi nahi
erakutsia
eta hontan datza
heziketaren
gako guztia.

Bizitzaren legeak
hala jarraitu
behar du
ez dezala apurtu
inork
bedi horrela.



Credits
Writer(s): Graham Nash
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link