Bizitza Aseezinak

Hainbat krisiren ondorioaren seme-alabak gara
Sistema hau inguratzen duen sarean mugi ezinik dauden armiarmak

Estetikari aspaldi eman genion hitza
Corte Inglesen erosi berri ditut Martinsak
Kapitala bizi-baldintza!

Erosi ta erosi gabiltza!
Hortan datza gaur egungo sistema ustel honek, bizitza ase-ezinak

Gaur egun dena dugu aukeragai hemendik
Ta hautatzeko orduan aurkitzen gara zalantzaz josirik
Moda pasa zait begien paretik

Presaka gabiltza eta ez dugu inolako denborarik
Alde batetik bestera geure burua aurkitu nahirik
Kontsumoak kontsumitu nau ni!

Erosi ta erosi gabiltza!
Hortan datza gaur egungo sistema ustel honek, bizitza ase-ezinak

Erosi ta erosi gabiltza!
Hortan datza gaur egungo sistema ustel honek
Nork du hemendik irtetzeko giltza?

Gai al zara bereizteko komeni zaizuna edo nahi duzuna?
Nork du boterea, herriak edo urreak?



Credits
Writer(s): Rebel Noise
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link