Idazten Dizut

Ez dut gogoan zure alboan
Izandako azken une hura
Azken muxua, azken besarkada
Momentu baterik bestera
Desagertu egin zinela
Nire parean etzeundela ohartzean

Urte batzuk igaro dira
Eta nahiz eta saiatu leuntzen mina
Zure beharraz jabetzeak barrutik jaten nau
Oraindik ez dakit zer den bizitza
Barrutik ahula kanpotik bortitza
Izatearen erru hutsez sortu ditut hitzak

Zure arnasa, somatzen dudala
Onartzen dut lau haizetara

Nahiz ta nik ez ikusi, alboan nabari zaitut
Orratzek aurrera egin arren ezin zaitut ahaztu
Paper zuri honen aurrean jartzean
Malkoak isurtzean, arnasestuka idazten dizut

Credits
Writer(s): Rebel Noise
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link