Kantuz

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi
Kantuz igortzen ditut nik penak ihesi
Kantuz izan dudanean zerbait irabazi
Kantuz gustora ditut guztiak irazi
Kantuz ni bezelakoak hiltzia du merezi

Kantuz pasatu ditut gau eta egunak
Kantuz izan dirare ardura ene lanak
Kantuz bildu izan ditut aldeko lagunak
Kantuz eman daiteke obra gabe famak
Kantuz hartuko ahal nau gure lur amak

Kantuz eman izan dut askotan berria
Kantuz gustatu izan zait erraitia egia
Kantuz eginez gero mundura sortzea
Kantuz egin beharko dut ene ustez hiltzia
Kantuz egin natzaizun bihotzean sartzia

Kantuz ehortz nezaten hiltzen naizenian
Kantuz ene lagunek harturik airian
Kantuz ariko dira ni lurrian sartzian
Kantu frango utziko diotet mundian
Kantu egin dezaten nitaz oroitzian



Credits
Writer(s): Dominio Publico, Benito Lertxundi Esoain, Olatz Zugasti Perurena
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link