Itzala

Epaile bat behin, konturatu zen
hiru urrats eman ahala,
egun eta gau, gau eta egun
norbait segika zeukala.
Epaile jauna nora zihoan
bera hara zihoala
pentsatu gabe agindu zuen:
"kartzelan sartu itzala!"

Bere baitako sentituko zen,
Epaitegiko marrazo
batzun aldetik ez zuen izan
ez kritika, ez arazo.
Hedabideek, handi-mandiek,
hartu zuten gozo-gozo
titulatuaz: "delako itzala

arriskutsua zen oso."

Baina grazia handirik ere
ez zion egin askori,
Justizi ezak ipini zuen
kaleko giroa gori.
Haur txiki batek kontatu zion:
"begira epaile ongi...

Mamu-mamitzen saiatu arren
zeure itzala zen hori."

Epaile jauna konturatu zen
bistan zuela uzkia...
haren dardara, ezin egona
eta kopeta bustia.
Kartzelan sartu zituen biak:
Ilargia, eguzkia...
Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.
Kartzelan sartu zituen biak:
Ilargia, eguzkia...
Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.



Credits
Writer(s): Dominio Publico, Benito Lertxundi Esoain, Antonio Maria Egana Macazaga
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link