Soberan - original

Noiz edo noiz etortzen da
bere mapa ideala izorratzen
duen eremu beltzera
zera, zuri gorri eta berde honera
errealitatearen korrontearen aurka
gure izokina, burua arina, irina
esbastiken errotan egina
zulo ustela gara bere haginan...
eta pozten naiz

Joan zaitez, joan zaitez, zure herrira

Cara al sol, con la camisa nueva (aunque llueva)
Cara al sol bizi nahi luke berak
baina bai zera, hemen ia beti euria ari du
goitik, goitik behera
Temati zikina, mertzenario fina,
alper-alperrik egiten du bere ahalegina
bozgorailuaz ezintasuna anplifikatu nahian

Joan zaitez, joan zaitez, zure herrira

Alperrik egiten du bere lana
bozgorailuaz ezintasuna anplifikatu nahian

Eskubidea izan arren
norberak badaki noiz,
non dagoen soberan
soberan, oso soberan

Joan zaitez, joan zaitez, zure herrira
Joan zaitez, joan zaitez, zure herrira



Credits
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link