Biluzik - original

Erantzi eta gero
oheratzerakoan,
orduan etortzen zaizkit
galderak eta dudak
begiak itxi eta
argia itzalita
biluzikan jartzen naute
tristuraren aurrean

Zaila da bakardadea onartzea

Ez al dun sentitzen??

Izara tarte hontan
ittotzen naizelarik
izkutuko miseriek
arnasa hartzen dute;
eztanda egin eta
desagertu nahi nuke
ta inork nire falta
somatzen duen jakin

Zaila da bakardadea onartzea

Maskara kenduta
esaidan ez al dunan
berdina sentitzen erraietan

Zaila da bakardadea onartzea,
lan nekeza.



Credits
Writer(s): Gorka Urbizu Ruiz
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link