Gaur Goizean

Malko bat,
Mila hitz,
Bi miloi euri tanta.

Irri bat,
Jausi eta altxa,
Irabaztera goaz.

Zenbatu gabeko itxaropen guztiak,
Elkartuko ditugu,
Gaur goizean.

Zenbatu gabeko amets txiki guztiak,
Margotuko ditugu,
Gaur goizean.

Pausu bat,
Bestearen atzetik,
Bidea egiten da.

Harri bat,
Baldin badabil,
Ez du goroldiorik azalean.

Zenbatu gabeko itxaropen guztiak,
Elkartuko ditugu,
Gaur goizean.

Zenbatu gabeko amets txiki guztiak,
Margotuko ditugu,
Gaur goizean.

"Good vibes" bizitzaren soinu banda
Egiten badu eztanda egiaren aldeko propaganda,
Erre harria egiaren apologia
Su txikien urtegia, herri harresia.

Beti helmugara, beti helmugara,
Txoria askatu gabe, bueltatu kaiolara,
"Sols el poble salva al poble"
Herriak bakarrik salba dezake herria.

Zenbatu gabeko itxaropen guztiak,
Elkartuko ditugu,
Gaur goizean.

Zenbatu gabeko amets txiki guztiak,
Margotuko ditugu,
Gaur goizean.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link