Astelehen Arrunta

Hau bai astelehen arrunta,
Hiri grisaren magalean,
Semaforoak dardarka,
Gorria zure ezpainetan.

Kafea beti ebakia,
Alboko tabernaren barran,
Ederto saldu ziguten,
Asfaltoaren sukarra.

Begiak itxita,
Hiru segunduko
Amets laburra.

Konturatu zara,
Gaur bai,
Gaur dela eguna.

Eta mundua biraka,
Goizetik gauera,
Izarrak tatuajean dantzan,
Zeure besoetan.

Eta urrutira begira,
Harrapatzen zaitudanean,
Bizitza azkarregi doa
Bizitza azkarregi doa
Eta mundua biraka.



Credits
Writer(s): Josu Bergara, Nerea Alberdi
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link