Asunak

Mindu eta sendatu (dana bat),
Solo eta bide-bazterretako larrosa ahaztuak
Asaben hosto zimelduak.

Suminduz eta baretuz gure egunak
Asunaren eztena da osasuna
Egiten dabe eztanda egunsentiko koloreek.

ASUNAK
Hau bai astelehen arrunta, Joanean behin eta barriz datorrena
Printzesa izan zaitez eta zara, egin zuk gura dozuna
Arra arin bihUrtzen da tximeleta.
Egunero dator txoria gogoraraztera, zu zara orain txoria esatera

ASUNAK
Gure ahotsa, ON eta OFF, azkenean dana doa bide-hegalera
Ahanzturaren hondo abisaletara.
Loa lapurtzea ofizio den gizartean, nekez loratzen dira gure begiak,
Zuk ureztatzen diharduzu nireak, dena aspaldi mortu denean.
Asun artean oinutsik, bidean sarri biluzik

Eta urtu egiten da goroldioa
bizitzako olatu artean, sutondorako bidean.
Asunak ziren sendabelar, iragan munduaren
Aspaldiko arrakalak ere sendatzen dituena
Ez goaz inora, zirkuluetan mugitzen gara
Brodatu dezagun oinetakoen bidea
Bizitzaren oparia dira, arnasaren antzera.

ASUNAK
Jakin gurako neuke bolumen hau jaisten, bihotzarena entzuteko.

ASUNENA IGOTZEN



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link