Denboraren konpasa

Denborak konpasa galdu du
Denbora erritmo gabe dabil
Koordenadarik gabe doa
Orain jaio eta orain hil

Denborak egiten du
Heldu ta iragan
Beti da orainaldi
Beti da iragan

Aurreko segundua
Erreza da ahazten
Ezer bukatu gabe
Beti gaude hasten

Entzun dut sartu zela
Denbora buklean
Mugikorrak ekarri
Zituzten urtean

Denborak konpasa galdu du
Denbora erritmo gabe dabil
Koordenadarik gabe doa
Orain jaio eta orain hil

Mende hontan iparra
Galdu du denborak
Ta hori konpontzeko
Badugu truko bat

Aurkituko bazenu
Erreka ertzean
Mendian, zelai baten
Edota etxean...

Denbora geldi-geldi
Momenturen baten
Heldu eskutan eta
Ez utzi joaten

Denborak konpasa galdu du
Denbora erritmo gabe dabil
Koordenadarik gabe doa
Orain jaio eta orain hil

Denborak konpasa galdu du
Denbora erritmo gabe dabil
Koordenadarik gabe doa
Orain jaio eta orain hil



Credits
Writer(s): Josu Zubia Marculeta
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link