Gurpil eroa

Zenbat denbora arduratuta
Eta lasai zeinen gutxi
Gaurko estresen gurpil eroa
Nonbait behar dugu hautsi
Kezka eta arazo
Alferrekoei paso
Bizitzak du erakutsi
Zeozer egin baleike egin
Bestela pasatzen utzi
Bestela pasatzen utzi

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo

Geure burua artista bat da
Edozer imaginatzen
Pasa aurretik pasa litekeen
Okerrenean geratzen
Buruak zenbat buelta
Ardurekin beteta
Lasaitu, hasi pentsatzen
Gehien kezkatzen gaituzten gauzak
Inoiz ez dira pasatzen
Inoiz ez dira pasatzen

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo

Aurretik pasa zaiguna eta
Gero pasa litekeena
Gure buruak ariketetan
Hori dauka maiteena
Baina horren ordaina
Da galtzea oraina
Egiazko bakarra dena
Guk momentu hau goza dezagun
Hauxe da daukagun dena
Hauxe da daukagun dena

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo!

Uoo uo uo uoooo
Uoo uouo ou ouoooooo!



Credits
Writer(s): Josu Zubia Marculeta
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link