Kaleko artistak

Alarma gogor mintzo
Behar da goizero
Eskolara puntual
Iristeko edo
Gosaria jateko
Hamaika endredo...
Ez da hobetzen kalera
Atera ta gero

Kalea ere hotza
Gauza nabarmena
Aldatzeko zaila da
Umorearena
Baina zerbait entzun dut
Kalean barrena
Lehengo poztasunera
Bueltatu nauena

Artista bat iskinan
Konpartitzen errez
Melodia, musika
Elegantzi batez
Baina orain kalean
Be(He)ra noa barrez
Musikak argitzen du
Ilun zena aurrez

Larala lara...

Irakasleak eman
Ostean lehen pistak
Marrazkiko lerrotik
Atera naiz pixkat
A ze dezepzioa
Huts egin dit bistak
Eskerrak onak diren
Kaleko artistak

Nahiz eta kalean baden
Musikari onik
Jendeak ezin egin
Haiei jaramonik
Trukean ahal dudana
Emango diet nik
Nahiz eta ez den egongo
Ordaintzeko erarik

Artista bat iskinan
Konpartitzen errez
Melodia, musika
Elegantzi batez
Baina orain kalean
Be(He)ra noa barrez
Musikak argitzen du
Ilun zena aurrez

Larala lara...



Credits
Writer(s): Josu Zubia Marculeta
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link