Beldurra Eta Garraxia

Hitz egin, hitz egin baxuago
Hitz egin, hitz egin belarrira
Badaezpada entzuten badituzte gure sekretuak.

Isil-isilik kalean, txiki txikia sentitzen zara
Errepideko kontrola pasatzean, pasatzean.

Saiatu zaitez zoriona lantzen bilatzen,
Irtenbide berri bat, arazoak konpontzen.
Kalean, kartzelan, lagunartekoan,
Bidearen hasieran eta amaieran,
Egun txar guztien ilunabarrean, ilunabarrean.

Garraxia, jaiotzen da
Gorputzaren leku sakonean,
Eztarritik pasatzean,
Bihotzean, biriketan, sentitzen duzun eztanda.



Credits
Writer(s): Josu Bergara
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link