Galdu Gara

Badakit zurea ez dela, agian ez da izango ere nire errua,
Baina begira neska gauzak batzutan honela etortzen dira,
eta agian honela,
joaten dira.

Atzoko musuen zapore mingotsa,
askotan hitzak arma bihurtzen dira,
nahiz eta zuretzat beltza dena niretzat txuria izan,
agian maitasuna horrelakoa da,
kristalezko zubi bat.

Ta zer egingo dugu, gurea beti bada bide zailena,
ta zer egingo dugu, bihotzeko taupaden kontra.

Galdu gara, galdu gara,
tabernetan itzaletan, mila mozkorren berbetan,
Galdu gara, galdu gara,
denboraren ihesean, hogei segunduko begiradetan.

Non geratu dira lagunak?
Nora joan dira ametsak?
Agian alkoholaren ibaian ito egin dira,
edo gezurren erreinuan,
isiltasunaren hirian



Credits
Writer(s): Josu Bergara
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link