Txikitan

Txikitan irakurtzen zenituen ipuinetan,
Printze urdina neskaren zain zegoen,
Dagoeneko printzeak ez dira urdinak
Eta ez dituzu euren ipuinak sinisten.

Beti entzun duzu ezkontzerako orduan,
Soineko zuria eraman behar dela,
Amak ez daki zuritasuna duela urte asko
Galdu zenuela.

Hainbat margo nahastu ondoren
Zergatik ez da?
Bizitza larrosa kolorekoa
Zergatik ez da?
Nork ezkutatu du zoriona?

Zaldun beltzak zure zainak zeharkatzen ditu,
Odol gorri gorrian bidaiatzen.
Eta ospitaleko hormak orlegiak dira,
Ume baten marrazkian bezala.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link