Hodei Eta Euri Gehiago

Hodei eta euri gehiago arratsaldean
Hori dio telebistako gizonak,
Mapan bertan agertzen dira
Ezberdin margotutako zeruak.

Hodei eta euri gehiago...

Badirudi hemen beti, beti, zeruak ilunak direla
Antzinako ekaitzak gogora datozela,
Otsoen ulua eta ardien dardara, beldurra ez da gure aukera...

Baina zeru beltz guztietan, argiune bat ikusi ahal da,
Itxaropen hazia, itxaropen ekaitza, lortuko dugula gure askatasuna.



Credits
Lyrics powered by www.musixmatch.com

Link